Auto bat irauli da gaur goizean, 06:40 inguruan, GI-3730 errepidean, Aizarnarako bidean. Ertzaintzak Hitzari adierazi dionez, errepidetik atera da autoa, eta gidaria barruan gelditu da harrapatuta. Hori dela eta, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak joan dira gertaeraren lekura, eta gidaria Donostia ospitalera eraman dute.