Aurtengo Santa Ines jaiei bukaera polita eman diete Iraetako auzotarrek. Atzo eguerdian pintxo lehiaketa egin zuten, eta ondoren, lehiaketarako prestatutako pintxoekin, bazkaria. Arratsalde partean, berriz, frontoian puzgarriak jarri zituzten umeentzat, eta jendetza bertaratu zen arratsalde pasa. Gainera, txokolate beroa banatu zuten herritarren artean, eta jendeak gustura hartu zuen, ez baita errezeta txarra atzokoa bezalako hotzari aurre egiteko.