Azken txanpan sartu dira Iraetako santainesak

Aitziber Arzallus 2023ko urtarrilaren 28a

Gaur eguerdian pintxo lehiaketa eta pintxo bazkaria egingo dituzte, eta arratsalde partean puzgarrietan eta trenean ibiltzeko aukera izango dute umeek eta baita txokolate beroa hartzekoa ere. 

Atzo iluntzean Iraetako XXXII. Mus Txapelketa Azkarra egin zuten Bekotxe merenderoan, eta Alex eta Paul izan ziren irabazleak. Mila euroko saria poltsikoratu zuten. Haien atzetik gelditu zen Jonek eta Iñakik osatutako bikotea, eta 400 euroko saria izan zen haientzat. Aitor eta Ibon izan ziren hirugarrenak, eta Antonio eta Arantxa laugarrenak.

Gaurkoarekin bukatuko dira santainesak, eta egitarau polita prestatu dute azken egunerako ere. Pintxo lehiaketa, bazkaria, umeentzako puzgarriak... aspertzeko denborarik ez dute izango iraetarrek.

Hona hemen gaurko egitaraua:

  • 13:00. Pintxo lehiaketa, Gure Ordeka elkartean.
  • 14:00. Pintxo bazkaria, Gure Ordeka elkartean.
  • 17:00. Umeentzako puzgarriak, Iraetako frontoian.
  • 17:30. Iraetako trena umeentzat eta familientzat.
  • 18:00. Txokolatada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide