Agiro mendi klubak iraupen eskia eta elurretarako erraketekin ibilaldiak egiteko irteera antolatu du hurrengo astebururako. Otsailaren 3tik 5era, ostiral arratsaldean irten eta igandean itzuli, Somportera (Aragoi, Espainia) joango dira Zestoako mendi klubekoak.
Irteera horretan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera, eta antolatzaileek izena "lehenbailehen" emateko dei egin diete interesa dutenei. Herriko kiroldegian edo 665 75 69 52 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.