Ipuin kontaketa saioa egingo dute bihar Zestoako Udal Liburutegian

Mailo Oiarzabal 2023ko urtarrilaren 23a

Zestoako liburutegia.

Kontaidazu ipuin bat programazioaren barruan, Maider Ibargurenek gidatuko du LH1etik gorako haurrei zuzendutako saioa.

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko dute bihar Zestoako Udal Liburutegian, 17:30ean.

Kontaidazu ipuin bat programazioaren barruko saioa izango da. Egitasmo horretan, herriko lagunek hartzen dute, txandaka, ipuin kontaketak gidatzeko ardura, eta bihar Maider Ibarguren izango da saioa emango duena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide