Kobaz Koba proba prestatzeko entrenamendua egingo dute larunbatean

Julene Frantzesena 2023ko urtarrilaren 23a

Kobaz Kobako irudi bat.

Zestoarrei zuzendutako entrenamendua izango da, eta Artzei izeneko hamabost kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango dute herritarrek oinez nahiz lasterketa. Doakoa izango da saioa, baina parte hartu nahi dutenek asteazkenerako eman beharko dute izena. Proba otsailaren 12an izango da.

Otsailaren 12an, igandez, egingo dute aurtengo Kobaz Koba Trail mendi lasterketa, eta probarako prestatzeko entrenamendu saioa antolatu dute lasterketa antolatzeaz arduratzen diren Agiro mendi klubak eta Arazi enpresak.

Zestoarrei zuzendutako entrenamendua zapatuan, urtarrilaren 29an, egingo dute. Artzei izeneko hamabost kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango dute herritarrek oinez nahiz lasterketa. Doakoa izango da saioa, baina parte hartu nahi dutenek asteazkenerako eman beharko dute izena info@kobazkobatrail.com helbidera mezua idatzita.

Entrenamendua 09:00etan hasiko da, Agiroko kideen ongietorriarekin. Irteera, berriz, 09:15ean izango da, eta hiru orduko itzulia egingo dute. Saioa bukatzean hamaiketakoa egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide