Bihar, larunbata, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatutako kontzertuak izango dira Zestoako gaztetxean. 22:00etan hasita, Displasy, Istilu eta Manitu musika taldeek eskainitako doinuak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango da gaztetxean. Kontzertuak zuzenean ikusteko sarrerak bost euro balio du, eta gaztetxerako sarreran eskuratu ahal izango dira.
GKSk urtarrilaren 28an Bilbon eta Iruñean egingo dituen manifestazioen harira antolatu ditu kontzertuok. GKSk egungo egoera politiko eta ekonomikoaren testuinguruan kokatu dituzte protesta ekitaldiak. Salatu dutenez, herritar guztiek ez dituzte modu berean nozitzen "kapitalismoaren krisi sakonaren" ondorioak. Gainera, ohartarazi dute bankari eta enpresari handiak "negozioa" egiten ari direla langileen kontura.
GKSren ustez, "enpresari handien eta agintarien erasoaldia" da egungoa, eta egoera ez da egun batetik bestera aldatuko. "Kapitalismoaren ziklo ekonomiko berri batean sartu gara, paradigma kapitalista berri batean, eta paradigma berri horretan langileon pobrezia eta eskubideen ezabaketa ez dira salbuespenak, normaltasun berria baizik".