Zestoako Larrain kaleko 1-3 etxebizitzaren inguruko urbanizatze lanak bukatu dituzte. Zestoako Udalak joan den azaroaren amaieran hasi zituen inguru horretako urbanizazioa berritzeko obrak.
Besteak beste, erakundeak azaldu duenez, inguru horretako zorua berritu dute, maldak egokitu eta baranda berria jarri. 18.615 euroko aurrekontua izan dute lan horiek.