Zestoako Gazte Asanbladak Gabonetarako antolatutako ekintzak tarteko, bertso saioa izan da gaur, osteguna, Zestoako gaztetxean. 18:00etan hasita, Naia Arrizabalaga, Aitor Salegi, Joanes Illarregi, Libe Goenaga eta Danel Olano bertsolariak aritu dira bertsotan han. Gaztetxea goraino bete da bost bertsolarien saioa bertatik bertara entzuteko.