Askotariko produktuen azoka, lehiaketak eta giro aparta nagusitu dira Zoroperi egunean

Mireia Galarza 2022ko abenduaren 26a

Zoroperi eguna da gaur, abenduak 26, eta zestoarrek gogotik ospatu dute jaia bi urteko etenaren ostean. Askotariko produktuen azoka, lehiaketak eta festa giroa izan dira herrian.

Zestoarrek iaz eta duela bi urte ezin izan zuten Zoroperi egunaz gozatu, baina gaurkoan kendu dute arantza, eta erruz gozatu dute egunaz. Goizean goizetik hasita, askotariko produktuen azoka, berdura eta fruta, ezti nahiz sagardo lehiaketak, eta giro bikaina izan dira nagusi herrian. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaurko une gogoangarrienetako batzuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide