Eskuzabalik hartu dituzte Zestoan Olentzero eta Mari Domingi

Anartz Izagirre 2022ko abenduaren 24a

Olentzero eta Mari Domingi Zestoan izan dira arratsaldean, lurralde osoan zehar opariak banatzen hasi aurretik. Haurrek eta gaztetxoek harrera beroa egin diote bi ikazkinei.

Goizean goizetik nagusitu da Gabon giroa gaur, abenduak 24, Zestoan. Hala eta guztiz ere, arratsaldean izan da unerik gogoangarrienetako bat; izan ere, Euskal Herri osotik barrena opariak banatzen hasi aurretik, Olentzerok eta Mari Domingik geldialdia egin dute Zestoan, bertako herritarren gutunak jaso ahal izateko. Lau Iturritik barrena iritsi dira bi ikazkinak, eta ondoren, herriko kaleak zeharkatu dituzte, kantuan.

Ezohiko ekitaldia izan da, gainera, gaurkoa, plazan ekitaldi berezi bat egin baitute; bertan, aurten izandako gauzak txarrak erretzeko abagunea izan dute herritarrek, baita Eguberriari desio berriak eskatzeko parada ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide