Getaria eta Cristobal Balentziaga izan ziren aurrena, eta Zestoa eta Ekaingo kobazuloa izan daitezke hurrengoak. Asmo hori du, behinik behin, Netflix plataforma digitalak. Dagoeneko hasiak dira adituekin aztertzen, ikusteko filmaketak noiz eta nola egin ahalko lituzketen.
Ekaingo kobazuloa, izan ere, bisitarientzat itxita dago azken urte mordoan, eta herritarrek Sastarrainen dagoen erreplikarekin konformatu behar izan dute.
Zestoako leizeak eta Sastarrain inguruko parajeek zuzendari eta gidoilarien arreta erakarri dute, ordea, eta baliteke zirrikituren bat aurkitzea telesaila egin ahal izateko. Herria bera eta herritarrak ere agertuko lirateke pantailan.
Oraingoz, aurreratu dutena da 2024ko udaberrian estreinatuko luketela telesaila.