Sasiain-Garmendia eta Espinal-Alonso, soroperietako pilota txapelketaren finalera

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 19a, 17:23

Sasiain-Garmendia eta Arteaga-Alkantara bikoteak, joan den larunbateko lehen finalaurrekoaren lehen sakea erabakitzerakoan. (Abantzu)

Larunbateko finalaurrekoetan, Sasiainek eta Garmendiak 22-15 irabazi zieten Arteagari eta Alkantarari, eta Espinalek eta Alonsok 22-7 gainditu zituzten Txapei III.a eta Erasun. Soro Peri egunean jokatuko dute finala, abenduaren 26an, 17:30ean hasiko den jaialdiaren barruan.

Sasiain-Garmendia eta Espinal-Alonso bikoteek jokatuko dute Abantzu pilota klubak antolatutako soroperietako txapelketaren finala. Aurten lehen aldiz antolatu dute txapelketa formatuan soroperietako pilotaren ohiko hitzordua, eta joan den larunbatean jokatu zuten lehen jardunaldia, finalaurrekoena. Sasiainek eta Garmendiak 22-15 irabazi zieten Arteagari eta Alkantarari, eta Espinalek eta Alonsok 22-7 gainditu zituzten Txapei III.a eta Erasun.

Soro Peri egunean jokatuko dute finala, abenduaren 26an, 17:30ean hasiko den jaialdiaren barruan. Jaialdiko bigarren eta azken partida izango da finala. Aurretik, jaialdiari ekiteko, finalaurrekoetako galtzaileek elkarren kontra jokatuko dute, txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak zehazteko. Eta bi pilota partiden artean, harri-jasotze erakustaldia eskainiko dute Paulo Azpiazuk, Karmele Gisasola Zelai III.ak, Mikel Lopetegi Urrak eta Lierni Osak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide