Ekain guraso elkarteak jostailu eta liburuen berrerabilpena sustatzeko egitasmoa egin du aurten ere. Atzo arratsaldean egoera oneko jostailuak eta liburuak bildu zituzten udaletxeko arkupeetan jarritako postuan. Gaur, goizean, bildutako materiala erakusgarri jarri dute udaletxe azpian, eta musu-truk jasotzeko aukera izan dute hala nahi izan duten herritarrek.
Egoera onean dauden jostailu eta liburuei beste erabilera bat ematea du helburu guraso elkartean egitasmoak.