'Gu gabe ere, biharamunean' poesia errezitaldia izango da asteartean, Zestoan

Ihintza Elustondo 2022ko abenduaren 16a

Itziar Ugarte idazlea.

Itziar Ugarteren Gu gabe ere poesia liburuan oinarritutako emanaldia izango da abenduaren 20an, 19:00etan hasita, Alondero aretoan. Idazleak Mikele Landa izango du bidelagun saioan.

Itziar Ugarte idazlearen Gu gabe ere poesia liburuan oinarritutako emanaldia izango da datorren asteartean, abenduak 20, Zestoan. Liburuaren egileak Mikele Landa izango du bidelagun Gu gabe ere, biharamunean izena jarri dioten saioan. Liburuko poemei ikus-entzunezkoak josi dizkiete, hegal modura batzuetan, aingura lez besteetan. 19:00etan izango da emanaldia, Alondero aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide