Udal bozak izango ditu hizpide EH Bilduk datorren asteazkeneko batzarrean

Julene Frantzesena 2022ko abenduaren 15a

Zestoako udaletxea.

Bilkura irekia izango da, eta udal bozen egutegia eta plangintza eta hurrengo agintaldirako erronkak izango dituzte hizpide han. 19:00etan jarri dute hitzordua, Alondero kultur aretoan.

Zestoako EH Bilduk batzarra deitu du datorren asteazkenerako. Bilkura irekia izango da, eta udal bozen egutegia eta plangintza eta hurrengo agintaldirako erronkak izango dituzte hizpide han. Gainera, herritarrek galderak egiteko parada izango dute. Batzarra Alondero kultur aretoan izango da, 19:00etan hasita. EH Bilduk azaldu duenez, Santo Tomas eguna izanik, txorizoa jateko aukera izango dute hara joaten direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide