Bi autok talka egin dute Zestoan, Avia gasolindegiaren parean

Ihintza Elustondo 2022ko abenduaren 14a

Zestoako Avia gasolindegiaren parean gertatu da ezbeharra.

Gi-631 errepidean gertatu da ezbeharra, 12:00 inguruan. Garabia istripuaren gunean ari da lanean, baina ez dago auto pilaketarik.

Bi autok elkar jo dute Gi-631 errepidean, Zestoan, 12:00 inguruan. Avia gasolindegiaren parean gertatu da ezbeharra. Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu dira, eta uneotan (13:00) garabia istripuaren gunean ari lanean. Dena den, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, trafikoa normaltasunera itzuli da dagoeneko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide