Zestoako Agiro elkarteak umeentzako mendi irteera antolatu du igande goizerako. Mendi bueltara animatzen direnak 09:30ean elkartuko dira Gurutzean, eta zortzi kilometro eta erdiko ibilbidea osatuko dute Sastarrain, Agitta eta Etorra zeharkatuz. Antolatzaileek aurreikusi dute bi ordu eta erdi iraungo duela ibilaldiak. Bukaeran, gainera, txorizoa eta salda banatuko dituzte parte hartzaileentzat.