'Itsasoak pizten gaitu' dokumentala Zestoan eta Arroabean emango dute datozen egunetan

Mailo Oiarzabal 2022ko abenduaren 12a

'Itsasoak pizten gaitu' dokumentalaren aurkezpeneko irudia, joan den abuztukoa.

Ostegun honetan izango da Zestoako emanaldia, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Arroabean, berriz, hilaren 20an izango da Beñat Gerekak zuzendutako lana ikusteko aukera, eskola zaharrean, 18:30ean.

Itsasoak pizten gaitu, Beñat Gerekak Getariak itsasoarekin duen loturaren gainean sortutako dokumentala, Zestoan eta Arroabean ikusteko aukera izango da datozen egunetan.

Zestoan ostegun honetan, hilaren 15ean, emango dute dokumentala Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Sarrerak 2 eurotan jarri dituzte, eta emanaldiaren egunean bertan salduko dituzte.

Arroabean, berriz, Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du emanaldia. Hilaren 20an izango da, datorren asteko asteartean, 18:30ean hasita, eskola zaharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide