Aurrekontuetan txertatzeko hamabi proiekturen artean bozka dezakete zestoarrek

Ane Olaizola 2022ko abenduaren 9a

Zestoako Udalak zabalik du datorren urteko udal aurrekontuetan 75.000 euro zertan inbertitu herritarrekin erabakitzeko parte hartze prozesua, eta dagoeneko aukeratu dituzte bozketa fasera zein proiektu igaroko diren. Herritarrek abenduaren 13ra bitartean eman dezakete botoa, bi modutara. Hilaren 15ean aurkeztuko dituzte emaitzak.

Zestoako Udalak zabalik du datorren urteko udal aurrekontuetan 75.000 euro zertan inbertitu herritarrekin erabakitzeko parte hartze prozesua, eta dagoeneko aukeratu dituzte bozketa fasera zein proiektu igaroko diren: guztira, hamabi proiektu dira fase horretara iritsi direnak, eta herritarrek dagoeneko bozka dezakete.

16 urte edo gehiagoko zestoarrek eman dezakete botoa, eta bakoitzak bi proiektu aukeratu beharko ditu. Gainera, udalak azaldu duenez, bi horiek ezin izango dute auzo berari dagokion proiektua izan. Hori hala, udalak herritarrei eskatu die "udalerri osoko ikuspegia" izan dezaten eta aukeraketa egin aurretik proiektu guztiak azter ditzaten; "norbera bizi den auzokoa bakarrik ez".

Bi modutara parte har daiteke bozketa prozesuan: udalaren www.zestoa.eus webgunean dagoen online formularioa beteta edo udaletxeko harrera bulegora joanda; azken bide hori aukeratzen duenak hemen deskarga dezake galdetegia, eta bete ondoren, udaletxean aurkeztu.

Abenduaren 13ra bitartean eman daiteke botoa, eta udalak hurrengo egunean egingo du horien kontaketa. Hilaren 15ean, berriz, hirugarren eta azken bilera egingo dute udalak eta herritarrek, eta emaitzak aurkeztuko dituzte saio horretan. Udalak argitu du boto kopurua kontuan hartuko dela 75.000 euroak zertan inbertitu erabakitzeko, eta aukeratutako proiektuak ahalik eta auzo gehienetara zabaltzeko irizpidea erabiliko dutela, abenduaren 1ean egindako herri batzarrean hala "adostu" bezala.

Aurrekontu orokorrak, berriz, abenduaren amaieran onartzea aurreikusten du udalak.

Honako hauek dira bozketa fasera igaro diren hamabi proiektuak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide