Sua piztu da Aizarnako etxebizitza bateko teilatuan

Julene Frantzesena 2022ko azaroaren 27a

Sutearen irudia.

Plazan kokatutako etxebizitza bateko teilatuan piztua da sua. Suhiltzaileek joan dira sua itzaltzera, eta oraindik ere egiteko horretan ari dira, Ertzaintzak adierazi duenez.

Sua piztu da gaur, igandea, 21:00 aldean, Aizarnako plazan kokatutako etxebizitza bateko teilatuan. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari adierazi dionez, suhiltzaileek joan dira sua itzaltzera, eta oraindik ere egiteko horretan ari dira. Oraindik ez dute zehaztu zenbaterainoko kalteak eragin dituen suteak, ezta zerk sortu duen sua piztea ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide