Erregeen kabalkadaren prestaketetan lagundu nahi duten boluntarioak behar dituzte

Julene Frantzesena 2022ko azaroaren 26a

Zestoako Erregeen kabalkadako irudia.

Urtarrilaren 5ean merienda prestatzen, kabalkadako parte hartzaileak makilatzen eta janzten zein ibilbidea gauzatzen laguntzeko behar dituzte herritarrak.

Urtarrilaren 5ean egingo den Erregeen kabalkadan laguntzeko boluntarioak behar dituzte Zestoan. Hain zuzen ere, egun horretan merienda prestatzen, kabalkadako parte hartzaileak makilatzen eta janzten zein ibilbidea gauzatzen laguntzeko behar dituzte herritarrak. Zeregin horietan aritzeko prestatutasuna duten herritarren 679 88 51 73 telefono zenbakira dei dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide