Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, bi hilean behin ibilbide luzeak egiten hastea erabaki zuten, eta gaur egin dute txango horietako lehena. Zehazki, Zestoatik Azpeitira ibilaldia egin dute gaur goizean. 09:30ean elkartu dira hainbat adineko Zestoan, eta Azpeitira dagoen zortzi kilometroko ibilbidea oinez osatu dute. 45 pertsona elkartu dira ekintzan, tartean baita San Juan eta Gisasola egoitzetako egoiliarrak ere. Eguraldi ederra lagun eta giro bikainean egin dute ibilbidea parte hartzaileek. Bidean gimnasia ariketa batzuk egiteko ere aprobetxatu dute tartea, eta, bukaeran, ohikoa denez, Zestoako jubilatuen tabernan hamaiketakoa egin dute.
Hona hemen gaurko zenbait argazki:
(Argazkiak: Zestoako Udala)