Aholkularitza zerbitzua jarriko dute martxan Zestoako kiroldegian

Ihintza Elustondo 2022ko azaroaren 8a

Astelehenero eta asteazkenero, 17:30etik 18:30era bitartean, begirale bat egongo da kiroldegian erabiltzaileei behar dutenean laguntzeko. Herritarrak ariketa fisikoa modu seguruan egitera bultzatzea da zerbitzuaren helburua.

Ariketa fisiko osasungarria eta segurua egiteko aholkularitza zerbitzua jarri dute martxan Zestoako udal kiroldegian. Astelehenero eta asteazkenero, 17:30etik 18:30era bitartean, begirale bat egongo da kiroldegian erabiltzaileei behar dutenean laguntzeko: hain zuzen ere, ariketa fisikoa egiten hasi nahi dutenek baina zerekin eta nola hasi ez dakitenek jaso ahal izango dituzte haren aholkuak. Gimnasioko makina kardiobaskularrak eta indarra lantzeko makinak era egokian erabiltzen, eta, oro har, ariketa fisikoa era seguruan egiten irakatsiko du hark. Funtsean, herritarrak ariketa fisikoa modu seguruan egitera bultzatzea da zerbitzuaren helburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide