Jendearen erantzun "ezin hobearekin" egin dute Gure Bazterrak musika jaialdia

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 6a, 11:57

Gure Bazterrak musika jaialdiaren barruan, J Martina, Merina Gris, Grises eta Neomak taldeak aritu dira zuzenean Zestoan. Ia sarrera guztiak saldu dituzte, eta antolatzaileek egitasmoaren "balorazio oso ona" egin dute.

Gure Bazterrak musika jaialdiaren bosgarren edizioa egin zuten atzo, larunbata, Zestoan. J Martina, Merina Gris, Grises eta Neomak taldeak igo ziren oholtzara atzokoan, eta erritmo biziz jantzitako doinuak eskaini zituzten. Gainera, Grises herriko taldeak ibilbideari amaiera emango diola jakinarazi zuen duela gutxi, eta agur kontzertuetan lehena atzo eman zuten, jaialdiaren barruan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ez zituzten saldu jaialdirako sarrera guztiak, baina ez zen asko falta izan horretarako. Gainera, jendearen erantzuna "ezin hobea" izan zela nabarmendu dute, eta beraz, "oso balorazio ona" egin dute.

Hemen irakur daiteke jaialdiaren antolatzaileei egindako elkarrizketa. 

(Argazkiak: Manu Rodriguez eta Jone Exposito)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide