Trafiko istripua gertatu da A8 autobidean, Zestoan, Irungo noranzkoan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, furgoneta bat bidetik atera da 10:45ean, eta une honetan (11:24) bidea oztopatzen ari da. Errei bat itxita dago, eta kilometro bateko auto pilaketak sortu dira.