Astelehenean, urriko azken egunean, Gau Beltza ospatu zuten Urola Kostako hainbat herritan. Pixkanaka indarra hartzen ari da festa hori inguruotan, eta Aizarnan ere egin dituzte Gau Beltzeko ekintzak. Berez, astelehen iluntzean ziren Gau Beltza ospatzekoak Zestoako auzoan, baina euri zaparrada hasi zuenez, ekintzak egunez atzeratzea erabaki zuten. Azkenean, atzo ospatu zuten Gau Beltza, eta herritarrek gozatu ederra hartu zuten.
Hona hemen atzoko irudiak: