Naroa Agirre pilotariak Dimako (Bizkaia) Txumuluxueta pilota klubak kiniela formatuan egin ohi duen Orbela Udagoieneko VIII. Txapelketa irabazi berri du. Pilotari arroarrak ostiralean jokatu zuen txapelketako finala, eta Maddi Berrocal bergararra eta Goiru Zabaleta leitzarra izan zituen aurkari. Hirurek elkarren kontra jokatu zituzten norgehiagokak, eta Agirre nagusitu zen; harentzat izan zen txapela.