'Eskobien atzetik' antzezlana aurkeztuko dute ostiralean Arroabean

Andoni Elduaien 2022ko urriaren 26a

17:30ean hasiko da antzezlana Arroabean. Umorez beteriko ikuskizuna da 'Eskobien atzetik' antzezlana, eta kale garbitzaile baten lanaldian dago oinarrituta.

Ostiralean, urriak 28, Barré konpainiaren Eskobien atzetik antzezlana eskainiko dute Arroabean. 17:30ean hasiko da emanaldia eta publiko guztiari zuzendutako lana da. 60ko hamarkadako kale garbitzaile batean oinarritutako ikuskizuna da, zinema mutuaren karismaren eraginarekin.

Protagonistak kaleak zeharkatzen ditu bere gurdiarekin, hau da, bere lagun leialarekin. Keinu pailazo baten legez, bere hanka sartzeak eta aldrebeskeriak konpontzen ditu ikuskizuna sinpatiaz eta trebetasunaz jositako une kuttuna bilakatuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide