Ion Brakamontek 'Amapatxa. Amets bat, bide bat' liburua aurkeztuko du bihar Zestoan

Anartz Izagirre 2022ko urriaren 24a

19:00etan izango da saioa, Alondero kultur aretoan. Amerika zeharkatuz zumaiarrak egindako bidaia du oinarri liburuak, eta lan horren bitartez, mezenasgo sistema bat baliatuta, Peruko Amazoniako komunitate bati lagun nahi dio idazleak.

Ion Brakamonte zumaiarra Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua aurkezten izango da bihar, asteartea, Alonderoko kultur aretoan, 19:00etan. Bi urtean Amerika zeharkatuz liburu bat ondu du Brakamontek, eta lan horren bitartez Peruko Amazoniako komunitate bati lagundu nahi dio, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mezenasgo sistema bat baliatuta (goteo.org). Zumaiarrak eguneroko bat idazten zuen bidaian, eta besteak beste, eguneroko horretan aipatutako esperientziak bildu ditu liburuan. Portale kultur elkarteak antolatu du saioa, eta irekia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide