Europako Brasilian Jiu-jitsu Kopa irabazi du Inaxio Sorazu zestoarrak

Maialen Etxaniz 2022ko urriaren 23a

82 kiloz azpikoen kategorian lehiatu zen jiu-jitsulari zestoarra, eta hura gailendu zen hogeita bi aurkarien aurrean. Azpeitiko Condor klubeko kidea da Sorazu, eta haren entrenatzaile Jonathan Terronen hitzetan, "oso lan ona" egin zuen atzoko sariketan.

Inaxio Sorazu zestoarrak Europako Brazilian Jiu-Jitsu Kopa irabazi du. Asteburuan jokatu dituzte NOGI eta Brasilian Jiu-jitsu Kopak Valentzian, eta Sorazu atzo lehiatu zen. Hain zuzen, 82 kiloz azpikoen kategorian aritu zen jiu-jitsulari zestoarra. Hogeita bi pertsonak neurtu zituzten indarrak maila horretan, eta Sorazu izan zen nagusi.

Azpeitiko Condor klubeko kidea da Sorazu, eta haren entrenatzaile Jonathan Terronen hitzetan, "oso lan ona" egin zuen atzoko sariketan. "Txapelketetara begira gogor ari gara lanean, eta emaitzetan nabaritzen da hori", adierazi du Terronek. Era berean, aurreratu du Condor klubeko Azpeitiko hiru kidek MMAko  Invictus sariketan parte hartuko dutela.

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide