Urriaren 25era arte eman daiteke izena Zestoako Eskola Kirol Egokituan

Maialen Etxaniz 2022ko urriaren 21a

Desgaitasuna duten 6 eta 21 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako programa da EKE, eta astean bi saio eskainiko dituzte ekimenaren barruan. Bi saio horiek Zumaiako kiroldegian egingo dituzte, bata lehorrean eta bestea igerilekuan. Urriaren 25ean, asteartea, itxiko dute kirol programan izena emateko epea.

Zabalik dago 2022-23 ikasturterako Zestoako Eskola Kirol Egokituan (EKE) izena emateko epea. Desgaitasuna duten 6 eta 21 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako programa da EKE, eta astean bi saio eskainiko dituzte ekimenaren barruan. Bi saio horiek Zumaiako kiroldegian egingo dituzte, bata lehorrean eta bestea igerilekuan. Urriaren 25ean, asteartea, itxiko dute kirol programan izena emateko epea. LHko ikasleek ikastetxean bertan eman beharko dute izena, eta DBHkoek, berriz, Zestoako Kiroldegian.

Iaz jarri zuten EKE martxan, eta Urola eskualdeko bederatzi pertsonak parte hartu zuten bertan. Egitasmoaren helburua da "aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei kalitatezko eskola kirola egiteko eskubidea bermatzea". Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Aizarnazabalgo, Zestoako, Zumaiako, Itziarko eta Debako Udalak dira ekimenaren sustatzaileak, eta haiek azaldu dutenez, "nabarmentzekoa" da egitasmoaren izan "eskualde izaera": "Udalerri txiki eta ertainetan ezgaitasuna duten haur eta gazteen premiei erantzun ahal izateko elkartu ginen lehen aldiz 2021-2022 ikasturtean, eta helburua da guztiek izatea eskola kirolerako aukera".

gitasmoaren inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, Eskola Kiroleko Koordinatzailearekin, Zestoako kirol teknikariarekin (943 147 942) edo Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin (943 46 25 14) jar daiteke harremanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide