Agiro mendi klubak eta Zestoako Udalak antolatuta, Ezkabatik (Nafarroa) Urepelera (Nafarroa Beherea) bitarteko bidearen bigarren eta hirugarren etapak egin zituzten asteburuan; lehen etapa joan den maiatzean egin zuten. Zeharkaldi horretan parte hartu zutenek, hain zuzen ere, GR-225 ibilbidearen bigarren zatia egin zuten. Larunbatean Olabetik Sorogainera joan ziren mendizaleak, eta Olabeko hobi komuna bisitatu zuten tartean. Igandean, berriz, Sorogainetik Urepelera joan ziren, eta handik Zestoara itzuli ziren gero.
(Argazkia: Agiro mendi kluba)