Bakarrizketa saioa izango da bihar Portale kulturgunean

Anartz Izagirre 2022ko urriaren 13a

Maria Blancok, Ana Goitiak eta Mirari Martiarenak eskainiko dute bakarrizketa saioa, 19:00etan hasita.

Bihar, ostirala, bakarrizketa saioa izango da 19:00etan hasita Zestoako Portale kulturgunean. Hiru bakarrizketalari igoko dira kulturguneko agertokira: Maria Blanco zestoarra, Ana Goitia lekeitiarra eta Mirari Martiarena oiartzuarra. Ekitaldirako sarrera irekia izango da, eta edonork izango du joateko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide