Arroagoiko auzo elkarteak hiru saioko sendabelar ikastaroa antolatu du datozen hilabeteetarako. Lehen saioa urriaren 19an, asteazkena, izango da, eta xanpu solidoak egiten ikasiko dute parte-hartzaileek, Sortzen Natura taldearen eskutik. Bigarren saioa, berriz, azaroaren 16an izango da, eta garbikari garbiak egiten ikasiko dute, Itziar Etxeberriarekin. Azken saioa abenduaren 14an egingo dute, eta Etxeberriak eskainiko du hura ere. Kosmetika landuko dute egun horretan.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek arroagoikoauzoelkartea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute. 22 euro ordaindu beharko da izen-ematea. Hala eta guztiz, antolatzaileek adierazi dute urriaren 19ko saioa soilik egiteko aukera ere izango dela, zortzi euroren truke.