Zestoako Agiro mendi klubak mendi irteera antolatu du haurrentzat larunbaterako, urriak 8. Eskola Kirolaren barruko ekintza izango da, mendizaletasuna lantzen ari baitira haurrak. Hamar kilometroko ibilbidea egingo dute partaideek, eta txangoak bi ordu eta erdiko iraupena izango du. 09:30ean aterako dira gaztetxoak herritik, eta handik Iraetara joango dira lehenik. Ondoren, Ibañarrietara joango dira, handik Arroagoira joateko; Arroagoitik Zestoara itzuliko dira berriro.