Asanblada irekia egingo du Zestoako Gazte Asanbladak hilaren 11n

Andoni Elduaien 2022ko urriaren 5a

18:30ean hasita, gaztetxearen funtzionamenduaz eta jardunaz hitz egiteko tartea hartuko dute herritarrek.

Zestoako Gazte Asanbladak bilera irekia egingo du datorren asteartean, urriak 11, Zestoako Gaztetxean. Ikasturte berriaren hasierarekin batera, urtero moduan Gaztetxean bilduko dira gazte asanbladako kideak. Gunearen funtzionamenduaz eta jardunaz hitz egiteko baliatuko dute bilera irekian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide