Haziak eta neguko barazkiak nola gorde irakasteko tailerra eskainiko dute bihar, asteazkena, Iraetako baratze publikoetan. Doako tailerra izango da, eta parte hartzaileek, besteak beste, haziak, kalabaza, tipula, baratxuria eta abar nola mantendu ikasi ahal izango dute. 18:00etatik 20:00etara bitartean eskainiko dute saioa Furgobaratzako kideek.