Ostegunean hasiko dituzte berriro Zestoa Osasuntsu programaren barruko ibilaldiak. 10:30ean elkartuko dira parte hartzaileak kiroldegiaren atarian, eta handik abiatuta, Zestoa inguruan txangoa egingo dute. Ibilaldia amaitzean, gainera, hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute parte hartzaileek.
Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, ibilaldiak edozein adinetako erritmora egokituta egingo dituzte, eta beraz, edozein herritarrek izango du horietan parte hartzeko aukera. "Ariketa fisikoa eginez, goiz atsegina pasatzeko aukera ezin hobea izango dute herritarrek", azaldu dute haiek.