Datorren ostiralean, urriak 7, bertso afaria egingo dute Endoiako Biltokian. Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira bertsotan 20:30etik aurrera, eta 30 euroren truke eskuratu ahal izango dira ekitaldirako sarrerak, honako telefono zenbaki honetara deituta: 609 39 04 90. Honakoa izango da afariko menua: entsalada nahasia, kroketak, onddoen nahaskia, saiheskia, oilaskoa, postrea, edaria eta kafea.