Datorren ostiralean, urriak 7, Zirkoteke ikuskizuna eskainiko du Zirkugintza Kooperatibak Aizarnan, 17:30etik aurrera. Haurrentzako zirku ikuskizuna da Zirkoteke, eta besteak beste, "inklusioaz" eta "pertsonek gizartean duten garrantziaz" hitz egiten du ikuskizunak, "era dibertigarrian, dinamikoan eta parte-hartzailean". Edonork izango du ikuskizunaz gozatzeko aukera.
Honela dio Zirkoteke ikuskizunaren laburpenak: "Imitaezina da eta energiaz topera iritsi da Zirkoteke, erritmo handiarekin, sormenarekin eta hamaika gorabeherarekin desgaitasunez, nork bere mugak gainditzeaz eta ezberdinen arteko lankidetzaz hitz egiteko. Urtzi eramaten eta ohartu ezer ez dela ezinezkoa!".