Artisau Garagardo Azoka egin dute bi egunetan Zestoan; herenegun eta atzo, hain zuzen ere. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatu du azoka, "oinarrizko produktu eta elikagaien biltegia hauspotzea” helburu hartuta. Bi egunetan garagardo dastatzeko aukera izateaz gainera, bestelako ekitaldiak eta kontzertuak ere izan dira.
Atzo bukatu zuten garagardoaren bueltako festa Zestoan, bertsio gauarekin. Zazpi taldek parte hartu zuten musika ekitaldian. Aurretik, baina, Mus Txapelketa jokatu zuten 23 bikotek. Joxe Migel Carton eta Xabier Aceiton izan ziren txapeldunak, eta bigarren Aitzol Astiazaranek eta Joseba Eizagirrek egin zuten.