265 mendizalek parte hartu dute Beñat Benantxio ibilaldi neurtuan

Nerea Uranga 2022ko urriaren 1a

Ehun lagunetik gora irten dira gaur III. Beñat Benantxio Ibilaldi Neurtuaren ibilbide banatan. Eguraldia lagun, giro bikainean egin dituzte bi bideak mendizaleek. Ekitaldia bukatzeko, bazkaltzeko elkartu dira guztiak Aizarnako plazan.

Gaur, larunbata, Beñat Arrue eta Benantxio Irureta mendizale eta lagunmin zirenen oroimena berritzeko III. Beñat Benantxio Ibilaldi Neurtua egin dute Aizarnan. 2016an eta 2018an egin bezala, Aizarnako Herri Elkarteak, Agiro mendi elkarteak eta Zestoako Udalak antolatu dute ekintza. Eguraldia lagun, bi ibilaldi izan dituzte aukeran partaideek 25 kilometrokoa bata eta 10 kilometrokoa bestea. Luzean 163 mendizalek parte hartu dute eta motzean 102k; guztira, 265 partaide izan dira. Biak Aizarnan hasi eta bukatu dituzte, eta Komizolatza, Gazume, Iturriotz eta Altzolan barrena ibili dira.

Mendi ibilaldiak bukatu ondoren, parte hartzaileak eta antolatzaileak Aizarnako plazan bildu dira elkarrekin bazkaltzeko. Giro ederra sortu da, bazkalostea trikitilariek girotu dute gainera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide