(Argazkiak: Maialen Etxaniz eta Urola Erdiko Kontseilu Sozialista)
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Zestoan antolatu duen Artisau Garagardo Azoka martxan da. Atzo iluntzean ireki zuten azokaren gunea kiroldegiko aterpean. Izar-Haitz garagardoaren aurkezpenik ez zuten egin azkenean atzokoan, baina bertaratu zirenek lehen garagardoak dastatzeko aukera izan zuten, eta Katarsia taldearen musika entzutekoa ere bai.
Gaur izango da azokaren bigarren eta azken jardunaldia. Bazkaria, mus txapelketa eta momentuz zazpi talderen parte hartzea baieztatua duen Bertsio Gaua egingo dituzte, besteak beste.
Hau da gaurkorako duten egitaraua:
11:00-13:00. Oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketa, Gesalaga kalean.
14:00. Bazkaria.
16:30. Mus txapelketa. Parte hartzeko izena 16:00etan eman beharko da.
22:00. Bertsio Gaua.