Kale garbiketa zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuz, Zestoako Udalak garbiketarako makina berria erosi du. Hain zuzen ere, Haco cm 650 motako makina eskuratu du erakundeak, eta hori 89.419 euro ordaindu duela azaldu du.
Orain arte, erratzarekin egin izan dute herriko garbiketa osoa. Aurrerantzean, baina, Zestoako erdigunean egunero pasatuko dute makina, eta astean behin egingo dute garbiketa auzoetan. Aste bakoitzean auzo bat sakon garbitzeko ahalegina egingo dutela azaldu du udalak.