'Hizkuntzak erraietan: euskara eta elkarbizitza' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango dira bihar Zestoan

Anartz Izagirre 2022ko irailaren 27a

18:00etan izango da solasaldia, Alonderoko aretoan, eta edonork izango du joateko aukera. Zaldibiako Ausa Gaztelu guraso elkarteko Margari Eizagirre zestoarrak eskainiko du hitzaldia.

Zestoako Euskara Foroak antolatuta, Hizkuntzak erraietan: euskara eta elkarbizitza dokumentalaren emanaldia eta solasaldia izango dira bihar, asteazkena, Alondero aretoan; 18:00etan izango da solasaldia, eta edonork izango du joateko aukera. Aloña Jauregik eta Eider Amundarainek zuzendu dute dokumentala, eta Zaldibian (Gipuzkoa) garatutako proiektu batean oinarritzen da ikus-entzunezkoa; hain zuzen ere, euskara eta kulturartekotasuna ditu hizpide dokumentalak.

Zaldibiako Ausa Gaztelu guraso elkarteko Margari Eizagirre zestoarra izango da solasaldia eskainiko duena; izan ere, guraso elkarte hori da proiektuan parte hartu duen eragileetako bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide