Urriaren 15ean egingo dute Txikitasunean Handi jaia Arroabehean

Julene Frantzesena 2022ko irailaren 26a

Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta besteak beste, baserritarren eta artisauen azoka, txistularien emanaldia, buruhandiak, erromeria eta parrillada egingo dituzte.

Txikitasunean Handi jaiaren beste edizio bat izango da aurtengoan. Izan ere, egun hori antolatzen duen elkarteak eta Ezkaizto kultur elkarteak urriaren 15erako jarri dute hitzordua. Egun osoko egitaraua prestatu dute horiek, eta besteak beste, baserritarren eta artisauen azoka, txistularien emanaldia, buruhandiak, erromeria eta parrillada egingo dituzte.

10:00etatik 14:00etara egingo dute azoka, eta askotariko produktuak eskuratu ahal izango dira bertan. Jaiaren antolatzaileek tren eta autobus zerbitzu publikoa erabiltzeko deia egin diete azokara joateko asmoa duten herritarrei. Dena den, autoz joaten direnek industriagunean aparkalekua izango dela gogorarazi diete horiek.

Honako hau da Txikitasunean Handi eguneko egitaraua:

10:00-14:00. Baserritarren eta artisauen azoka.

10:00. Idikaitz taldeko txistularien diana.

17:00. Buruhandiak.

18:00. Umeentzako erromeria Izer eta Alabierrekin.

20:00. Parrillada.

22:00. Izer eta Alabierrekin erromeria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide