Xabin Etxaide oroitu dute, haren hilketaren 37. urtemugan

Julene Frantzesena 2022ko irailaren 24a

Bihar beteko dira 37 urte GALek Xabin Etxaide zestoarra nahiz Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena hil zituela Baionako Monbar hotelean. Urtemugaren harira, mendi ibilaldia eta ekitaldia egin dituzte Zestoan hainbat lagunek.

Bihar beteko dira 37 urte GALek Xabin Etxaide zestoarra eta Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena hil zituela Baionako Monbar hotelean. Urtero legez, Etxaide gogoan izan dute Zestoan, eta haren hilketa salatu dute hainbat lagunek.

Ertxiña mendira ibilaldia egin dute goizean, eguraldi txarrari aurre eginez. Ondoren, ekitaldia egin dute udaletxearen azpian –Etxaideren oroitarriaren aurrean egitekoak ziren ekitaldia, baina eguraldia tarteko lekualdatu dute–. Herritar ugari izan dira eta dantzaz, bertsoz eta txalapartaz doinuz nahiz aldarrikapenez jositako ekitaldian. Ekitaldiko irudiak Danbolin.eus webgunean ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide