Biharko batzarra deitu dute Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek

Julene Frantzesena 2022ko irailaren 20a

Ikasturte hasierako batzarra Azpeitian egingo dute, Sindikatu Zaharrean zehazki, 18:00etan hasita.

Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek ekin diote ikasturte berriari, eta biharko, asteazkena, batzarra antolatu dute. Azpeitian egingo dute bilkura, 18:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Interesa duen herritar oro gonbidatu dute bilerara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide