Datorren igandean 37 urte beteko dira GALeko mertzenarioek Xabin Etxaide zestoarra hil zutenetik Baionako Monbar hotelean, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrenarekin batera. Hilketa hura salatzeko, urtero moduan, omenaldia egingo diote Zestoan Etxaideri. Larunbaterako jarri dute zita: ohi bezala, 19:00etan Ertxiñera mendi irteera egingo dute, eta 13:00etan plazatik Etxaideren omenezko monolitora joango dira kalejiran, han ekitaldia egiteko.